Bakeaz Blai osoko egitasmo pedagogikoa da. Bakerako, bizikidetzarako eta Giza Eskubideetarako balioak lantzea du xede. Horrez gain, euskal pertsonei bitartekoak eman nahi dizkie Bakerako Kultura baten sustapenean ezar ditzaten.

Bakeaz Blai, hezkuntza arloko eskuhartze programa bat da eta berau garatzeko unean, bi elementu esanguratsu dauzka: biktima hezitzaileen partehartze aktibo eta zuzena eta bestetik, egitasmoaren garapena bera, ohiko gela/espazioaz gain, gune babestu batean ere burutzen da.

Partaideen sentsibilizaziotik abiatuta, egitasmoa bera bizitzeak eta bere dinamikek ahalbidetuko dute bakearen eraikitzean erantzukizun-zentzua sortzea.

logo bakeola