Bakeolak Bakearen hezkuntzari eta Giza Eskubideei buruzko programa sozioedukatiboak diseinatu eta abian jartzen ditu erakundeetako, hezkuntzako eta gizarteko bestelako eragileekin batera.
Programa sozioedukatiboak bizikidetza hobetzen, Giza Eskubideak bultzatzen eta komunitatearen garapena sustatzen laguntzen duten lanabesak dira.
Bakeolak eskola, erakunde eta udaletan programa sozioedukatiboekin lan egiteko apustua egin du. Izan ere, Bakeolaren ustetan, programa horiek baliabide pribilegiatuak dira, modu ludiko eta librean Bakearen Kultura bultzatzen duten balioak bizitzea ahalbidetzen dutelako.
Bakeolatik garatzen diren programetako batzuk honako hauek dira:
Bakeolak hitzartutako programa sozioedukatiboak ere egiten ditu, Bakearen Hezkuntza eta Giza Eskubideen gaiarekin lotutako eskaerei erantzunez.