oroimena bizirikOroimena Bizirik | Gerra Zibila eta frankismoko biktimen omenez - Recuperación de la memoria e historia

GFA-DFG | bakeola

Bakeola eta memoria historikoa

Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroak Gerra Zibilean, eta horren ondotik, jarraian, etorritako denbora tartean izandako hildakoen, espetxeratuen edo euren giza-eskubideen urraketaren biktimak izan ziren lagunen memoriaren eta historiaren berreskuratzean dihardu.

Giza-eskubideen urraketa larriak edo masiboak jaso dituzten biktimak nazioartean aintzat hartuak izan dira, eta eskubide batzuk aitortu zaizkie. Eskubideok hiru eskubide zabal hauetan bildu daitezke: egia-eskubidea, justizia-eskubidea eta ordain-eskubidea.

Azken eskubide horrek ondokoak hartzen ditu: kalte-ordaina, lehengoratzea, birgaitzea, eta berriro horrelakorik gertatuko ez den poza eta bermea. Azken urteotan, errepresio frankistarekin loturiko gertaerak argitzen ari diren ekimen publikoak eta pribatuak sortzen ari dira Estatuan eta Autonomia Erkidegoan.

  • Euskadin, Etxebizitza eta Gizarte Gaiak Sailak 2002tik aurrera lan nabarmena egin du, esaterako, hilobien inguruko ikerlana eta gerra zibilean eta frankismoaren lehenengo garaian espetxeratutako pertsonen datuen bilketa.
  • 52/2007 Legea, abenduaren 26koa, gerra zibilean eta diktaduran jazarpena edo indarkeria pairatu zutenen eskubideak onartzen eta zabaltzen dituena, eta haien aldeko neurriak ezartzen dituena. Memoria Historikoaren Legea bezala ere ezaguna, biktimek eta biktima horiek ordezkatzen dituzten elkarteek instituzioen aldetik jaso duten erantzuna da.

Alabaina, elkarte eta erakunde pribatuen lana aurrera egiteko motor handiena izaten jarraitzen du bergaitzearen eta egiaren bilaketaren esparruan, gai hauen inguruan dauden hutsuneak azaleraziz. Hain zuzen ere, zor hori kitatzeko betebeharrak eragin du Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroak Gerra Zibileko eta frankismo garaiko ahazturiko biktimak aitortzeko lanari ekitea Oroimena Bizirik erakusketa honen bitartez.

Erakusketa

Gerra Zibilean eta frankismoaren garaian asko izan ziren gehiegikeria larriak pairatu behar izan zituztenak: torturak; judizioz kanpoko hilarazteak; hilketak; herritar zibilen kontrako erasoak; jazarpen politikoa, erlijiosoa edo arrazazkoa; espetxeratze arbitrarioak; lan behartuak; eta humanitatearen kontrako krimenak gisa definituriko bestelako egintzak, besteak beste.

Erakusketa honek lagun guzti horien aitortza izan nahi du, memoria kolektiboaren balioa berreskuratu, eta biktimenganako harrera eta enpatia sareak sortu, herritarrak berriro gertatuko ez den berme bizia izan daitezen.

LEHENENGO GUNEA: Geure burua kokatuko dugu, zer gertatu zen? ESPARRU GLOBALA

Gerra Zibilean eta horren ondotik, jarraian, etorritako denbora tartean Espainian eta Euskadin izandako gertaeretara hurbilketa.

BIGARREN GUNEA: Eta nire herri/hirian zer gertatu zen? ESPARRU GLOBALA

Gerra Zibilean eta frankismoan zure herri/hirian gertatutakoak.

HIRUGARREN GUNEA: Nortzuk dira egoera hau bizi izan zutenak?

Egoera hau sufritu zuten pertsonentzako gunea, ahazturiko hainbat gizon eta emakumeren eta euren familien bizitzen istorioentzat, eta zehazki, urte horietan hildako edo desagerturiko herritarrentzat.

LAUGARREN GUNEA: nik zer egin dezaket?

Elkartasun agerpenak eta berriro ez gertatzeko bermeak lantzen dira. Giza-eskubideak defendatzeko beharrizana baloratzen da, eta taldearen eta norberaren konpromisoa jorratzen dira gertuko testuinguruan.

Fitxa teknikoa

  • Iraupena: 90 minutu
  • Urtea: 2010
  • Hizkuntza: Euskara eta gaztelania
  • Erakusketaren egilea: Bakeola Gatazketarako Bitartekaritza Zentroa

Erakusketa ondoko erakundeekin egin da lankidetzan:

  • Gernikako Bake Museoa
  • Aranzadi Zientzia Elkartea
  • Bilboko Museo Etnografikoa
  • Euskal Nazionalismoaren Museoa. Sabino Arana Fundazioa.
  • Lenbur Fundazioa

Erakusketaren garrantzia partaidetzan datza. Izan ere, ezinbestekoa da memoria eta historia jorratzen duten elkarteen partaidetza erakusketa abiatzeko, baita udalerriko herritarrena ere. Herritar horiek testigantza, argazki, objektu, partaidetza aktibo, eta bestelakoekin parte har dezakete. Horrela, biktima guztien historia memoria eta eskubideak berreraikitzeko, berreskuratzeko eta ordaintzeko.

Erakusketaren panelen diseinua: Arazi IKT S.L.

Erakusketara gerturatzen den oro emozionalki inplikatuko da. Udalerrian gerra eta gerraondoa bizi zuten pertsonen testigantzak jasotzen dira. Bertan, ondokoak erakutsiko dira: euren bizipenak, emozioak, zalantzak eta galderak, euren mina eta bizitako izugarrikeria; baina, baita itxaropenerako mezuak zabaltzen dituzten egintzak eta jarrerak ere.

Erakusketa egiteko baldintzak

Udala, elkartea, irakaslea edota herritarra izanez gero, eta erakusketa zure herri/hirira eraman nahi izanez gero, hauexek dira erakusketa instalatzeko baldintzak:

  • Gurekin KOORDINATZEKO ETA LAN EGITEKO gutxieneko tartea, Bakeolak pertsonen, senitartekoen, eta Gerra Zibilean eta frankismoan zure herri/hirian izandako gertaeren inguruko ikerketa bateratua egin dezan, erakusketan ikusgai jartzeko asmoz. Herritarrei euren istorio propioa kontatzeko aukera ematea da xedea.
  • Erakusketa egiteko, areto zabal bat behar da, gutxienez 100 metro koadrokoa. Gutxieneko segurtasun baldintzak betetzen dituen leku bat.
  • Ikuskapena, erakusketa udalerrian/ikastetxean egingo den bitartean.
  • Beira-arasak, erakusketaren material eta objektuak erakutsi ahal izateko.

Sakatu planoaren gainean gune bakoitza osatzen duten materialak ikusi ahal izateko:

Irudiak

  • foto1
  •  2. argazkia
  •  3. argazkia
  • 4. argazkia
  • 5. argazkia
  • 6. argazkia
  • 7. argazkia
  • 8. argazkia
  • 9. argazkia
  • 10. argazkia

Bideoak

Gune hau biktimei eta euren testigantzei zuzenduta dago. Ikerketa lanaren ostean, udalerri/hiriko pertsonak grabatuko dira, eta euren bizi esperientziak jasoko dituzten emanaldiak programatuko dira.

Bestelako bideo interesgarri batzuk:

Material didaktikoak

Bakeolak 13 urtetik gorako gazteei zuzenduriko programa pedagogikoa dauka.

Hezkuntza jarduera batzuk biltzen ditu. Jarduera horien bitartez, gazteek gerra zibilean eta frankismoan gertatutakoaren inguruan hausnarketa egiteko aukera izango dute, baita biktimen testigantza jasotzeko ere, euren egia eta sufrimendua ezagutzeko. Horretaz gain, memoria kolektiboaren balioa ere estimulatuko da, indarkeriazkoak ez diren gaitasunak garatzeko.

Programa bi testuinguru desberdinetan garatzen, eta honela banatzen da:

  • Eskola testuinguruan edo erreferentziazko ikastetxean. (2 saio) SENTSIBILIZAZIOA
    Saio hauek hurbilketa bat dira gertatutakoak aztertzeko: zenbat dakiten, eta ea zerbaiten berri duten jakiteko, eta euren ikuseremua zabaltzeko.
    Indarkeria eta duela gutxiko gure historian izandako giza eskubideen urraketak identifikatzen ikasteko.
  • Erakusketaren testuingurua. JARRERAZKO lana da.
    Erakusketara egingo den bisitaren bitartez, historia gauzatu nahi da: historia ikustea, ukitzea eta sentitzea, garai hura bizi zuten pertsonen bitartez, hainbat gunetan.
    Egingo diren jarduerak emozioak eta sentimenduak bideratzera orientatuta daude, baita gaitasun enpatikoak eta biktimekiko elkartasun konpromisoa garatzera, eta justiziarekiko eta indarkeria ezarekiko konpromisora ere.

Harremanetarako

Erakusketa hau zure udalerrira edo ikastetxera eraman nahi izanez gero, gurekin jar zaitezke harremanetan:

  • Posta elektronikoa: bakeola@bakeola.org
  • Webgunea: www.bakeola.org
  • Telefonoa: +34 94 400 99 99

facebook twitter youtube flickr linkedin scribd

Webgune hau Bakeolarena da, eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru-laguntza jaso du.

gipuzkoako foru aldundia